1. Astea

  •    Azaroak 12.
Gaur klasearekin hasteko, IKTan egindakoari buruz eta egingo dugunaren inguruan hitz egin dugu. Gero, gure intereseko gaiak IKT irakasgaian hurrengo bost astetan jorratzeko aztertu egin ditugu. Ondoren, ebaluazioa nola egingo dugun aztertu egin dugu eta proposamenak eskeini ditugu. Jarraian, PDF bat bilatu behar izan dugu Google-en irakasleak emandako pista batzuekin: “Mitos de la sociedad de la información”. Klasearekin amaitzeko, bakoitzak gure aurkezpena egingo dugu hitz egiteko gaitasuna aztertzeko eta irakaslea ezagutzeko.


Nire ustez, klasearen dinamika aztertuz uste dut irakaslea modu hurbilean eta demokratikoan hasi egin dela klasearekin. Nire espektatibak klasearekiko oso positiboak dira eta klaseak oso erabilgarriak izango direlakoan nago. Gainera, irakaslearen aurkezpena eta gero, aukera eman digu esateko zer espero dugun irakasgaiaren inguruan eta irakasgaiaren ebaluazioan parte hartzea ere bai. Nire ustez, horrelako estrategia eta dinamikekin ikasleen interesa gehiago pizten da eta klaseko protagonistak ere bihurtzen gara; hortaz, guztiz erlaxatuta eta gustura hasteko aukera eman digu. Niri IKTak betidanik gustatu egin zaizkit eta nahiko trebea naizela uste dut; hala ere, oraindik gauza asko ikasi behar ditut horien inguruan. Are gehiago, Lehen Hezkuntzan nola erabili ikasi behar dut eta beste egoeretara nola aplikatu dezakedan ere ikasi behar dut; esaterako, hezkuntza premia bereziko ikasleekin nola landu, gizarteko egoera ezberdinetan... Azkenik, uste dut eta espero dut klase honetan landuko ditudan edukiak oso erabilgarriak izango direla, eta nire lehenengo sentsazioa oso positiboa da.

  •   Azaroak 13.
Gaurko klase honetan, “Sociedad de la información en España 2014”-ren bideoa ikusi dugu. Egia esanda, behin ikusita txundituta geratu naiz jakitean Espainian krisi ekonomiko izaugarria murgilduta dagoela, eta teknologia berrietan Europako gehien kontsumitzen dugun herrialdea garela.

 Nire aburuz, nahiz eta bideoa hunkitu, ohituta nago egunero bideoan agertzen diren auziak bizitzera; adibidez: metroan joaten garenean smartphonea etengabe erabiltzen dugu begirada altzatu gabe, tableta ere... Tamalgarria da familia batean jateko orduan edo afaltzeko orduan, elkarrizketarik ez egotea teknologiak erabiltzeagatik. Badirudi gaur egun ez dugula presentea bizitzen. Horrez gain, honekin lotuta gero eta gehiago “Fomo” sindrome, Fear of Missing Out hedatzen ari da; hau da, biztanleak berriak galtzearen edo ez izatearen beldurrak, teknologiak erabiltzea eragiten du.





Horren ondoren, Big Bang Data proiektuaren inguruan mintzatu genuen eta beste bideo bat ikusi genuen. Proiektu hori Telefonikak sortutakoa da eta azken urteotan datu digatalen kopuruen hazkundeaz hitz egiten du. Nire ustez, harrigarria da jakitea 2,5 bostilloi datu egunero kontsumitzen ditugula mundu osoan, ganiera, azken urteotak izandako hazkundea ikaragarria da aztertzea. Proeiktu hau hobeto ulertzeko bideo hau aurkitu egin dut eta oso ondo azaltzen du zertaz doan, eta hausnartzeko aukera ematen du:







Jarraian, “El peligro de las redes sociales” bideoa ikusi genuen. Era izugarrian hausnartzea eragin dit. Izugarri eta beldurgarria da jakitea gure datu pertsonalak oso errez manipulatu ahal dituztela. Egia da, gu ere internetera igotzen ditugula eguneroko bizitzan egiten ez ditugun gauzak; esaterako, eguneroko bizitzan lotsatia den pertsona batek interneten bidez ez du hori adierazten edota argazki desegokiak eskegitzen... Zergatik egiten dugu hori? Zentzuzkoa da? Jakinda zer gertatu ahal zaigun eskegitzeagatik gauzak interneten, jarraitzen dugu egiten. Adibidez, Ashley Madison webgunearekin gertatuakoa; hacker batzuek datuak lapurtu egin zuten eta jendea estorsionatu egin zuten diruaren truke haien datuak ez publikatzeko. 
BERAZ, KONTUZ IBILI INTERNETERA IGOTZEN DITUGUN ARTXIBOEKIN! 

               



Identitate digitalaren inguruan ere mintzatu egin dugu; horren inguruan zer den, zer nolako arrikuak dauden eguneroko bizitzan, eskolan zer nolako arrizku digitalak pairatu ditzakeen ikasleak... galderei erantzunak bilatu ditugu. Ez gara konturatzen, baina gure identitate digitala oso garrantzitsua da enpresen interesetarako, hacker interesetarako... Horiek guztiek, egunero hainbat eraso digital eragiten dituzte; horien artean: cyberbullying, lapurretak, identitale digitala faltsutu... Gu “natibo” digitalak izan arren, ez dakigu ekiditen. Hortaz, oso garrantzitua da gure etorkizuneko lanbidean, maisu/maistra lanbidean, gure ikasleei irakastea arrisku digitalen inguruan, eta bere hezkuntzan parte hartzen duten agenteei motibatzea ume horiek arriskuak ekiditeko. ZER DERITZOZUE? Gai oso interesgarria!





Azkenik, gure inguruan Google-en bilatu genuen eta ikaragarria da guri buruz aurkitu dezakegun gauzak. Beldurgarria eta arriskutsua iruditzen zait internetan guri buruz agertzen den hainbat informazio. Gainera, internetaren bidez egin daitezkeen modifikazioak errazten ditugu artxiboak eskegitzean. Arduratsuak izan behar gara; Internetaren erabilera egokia egin! ZER USTE DUZUE? ZUEK ERA INTERNETEN AGERTZEN ZARETE? ZEIN DA INTERNETEN DAUKAZUEN IRUDIA?

Nire esperientzia hau guztiaren inguruan, esan beharra dut egunero internetan nahiko ordu erabiltzen dudala. Egia da, inoiz ez dudala arazorik izan nire identitatearekin edota nire datu pertsonalekin. Baina horretarako pauta batzuk izaten ditut kontuan: niri buruzko argazkiak ez eskegi, iruzkin desegokiak ez egin, lagun moduan ezeztatu ezagutzen ez ditudan pertsonak... Nahiz eta hori aintzat hartu, batzuetan nitaz ere nik ez eskegitako artxiboak aurkitzen ditut; beraz, zaiatzen naiz nire pertsona interneten zaintzen. ETA ZUEK?

  •   GALDEREN ERANTZUNAK:
1. Zer da identitate digitala? Azaldu bere aspektuak.

Identitate digitala gure izen-abizenak inteneten bilatuta, guri buruz aurkitu dezkegun albisteak, argazkiak, informazioa, sare-sozialak... dira. Informazio hori, guk eskegitako izan daiteke, sare-sozialak ditugulako, foroetan parte hartzen dugulako, Boletin ofizialan datuak agertzen direlako edota egunarian agertzen garelako. Hortaz, interneten dagoen identitatea, ez da nire bakarrik guztiona da.

2. Pentsa ezazu  zein irudi ematen duzun Interneten. (erabiltzen dituzun aplikazioak, horietan daukazun perfila, publikatzen duzuna, bidaltzen dituzun mezuak eta abar) Zure irudi egokia islatzen duzu?

Interneten batzuetan ematen dugun irudia gu nahi duguna baino hobeago ematen dugu edo batzuetan gure irudia txarto interpretatzearen eraginez, ez garena interpretatzen da. Ni, betidanik, zaiatu naiz nire identitate digitala babesten eta, horretarako, internetra igotzen ditudan argazkiak edo iruzkinak era arduratsu batean eskegitzen ditut. Horretaz aparte, nire irudia interneten bakoitzak era ezberdinetan ulertu dezake, horrexegatik hobe da errealitatean ezagutzea.

3. Zure identitate digitala bizitza normalean daukazunarekin bat dator?

Esan beharra dut, gehienetan, sare-sozialetan lagun ditudan pertsonak eguneroko bizitzan ezagutzen didatela. Hortaz, interneten nire identitate digitala eguneroko bizitzan daukadanareki alderatuz, berdina da. Egia da, nire kasuan, eskubaloi tadean jokatzeagatik astero egunkarian agertzen garela, eta noizbehinka ez garenaren gauzak esaten dira. Horrenbestez, batzuetan gure identitale digitala kaltetzen dute.

4. Zure identitate digitalak kezkatzen zaitu?

Noski baietz! Hasteko, edonork nire identitatea manipulatu ahal duelako. Gainera, eguneroko bizitzan kalteak sortu ditzake nire identitate digitala kaltetuta egoteak; horrez gain, etorkizun batean lana bilatzerakoan ere kontratatzeko interneten duzunare inguruan ere oinarritzen dira. Beraz, nire identitate digitala zaintze dut.

5. Eskolan identitate digitala landu beharko genuke? Zergatik? Nola?

Argi dago identitate digitala eskolan landu beharko genukeela. Baina horretaz aparte, umeen heziketan parte hartzen duten agente guztiak ere elkarlanean aritu behar dira. Etxean zein eskolan konfidantza giroa sortu behar da haien inguruko bizitza digitalaren berri izateko eta arazoak ekiditeko. Horrez gain, komenigarria izango lirateke identitate digitala curriculumaren edukien barne sartzea, eta arriskuak azertzeaz aparte kasu praktikoei ere ebazpena ematea.



  • Hona hemen hausnartzeko bideo bat uzten dizuet arrisku digitalen inguruan, eta oso aproposa da ikasleekin lantzeko nahiko erraz azaltzen duelako arriskuak eta oso praktikoa izanez, erraza da ulertzeko: 





LASTER ARTE!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina