2. Astea

  • Azaroak 19.

Gaur, klasearekin hasteko, gure bloggean ikaskideei autore bezala ez gonbidatzeko ikasi dugu; batzuek autore bezala gonbidatu diegulako ikaskideei eta irakurle bezala gonbidatu behar genien.

Horren ostean, klaseari ekin diogu; hasteko, Proeiktuetan Oinarriturako Ikakuntzaren (Project Based Learning-PBL) inguruan hitz egin dugu: zer den? Zertan datzan? Zeintzuk diren dakarren onurak? Horretarako, irakasleak hitz gako batzuk emanda PBL-ren ingurua hitz egiten duen PDF bat bilatzea eskatu digu. Horri irakurrita ideia batzuk jarri ditugu aman komunean.

Hona hemen Jose Sanchezek PBL metodologiaren inguruan idatzitako artikulua: 

KLIK HEMEN


Baina zer da PBL?


Lehenengoz, arazoak eta galderak argitzen dituen jarduera multzoa da. Proiektuka irakasgai, konpetentzia eta gaitasun guztiak batera lantzen direnak dira, non ikasleak protagonistak bilakatzen diren eta irakasleak, ordea, bideratzaileak.


Hemen irakasleak betidanik izandako lanbide tradizionala aldatuko da. Orain, ikasleen jarduerak bideratuko dituzte eta ikasleak ikasgelako protagonistak izango direlako. Are gehiago, irakasleak ikaste prozesua bideratu behar dute ikasleen autonomia, errespetua eta ardura  aintzat hartuz.

Ikasleak ikasgelan haiek egiten dutenaren arduradunak izango dira. Hipotesietan eta ikerketetan murgilduko dira eta erabaki asko hartu behar izango dute, haien autonomia garatzeko. Horrez gain, haien denboraren kudeatzaileak ikasle bakoitza izango da.

Ikerketek diote, gaur egun, PBL metodologia hezkuntzan dagoen metodologia hoberentariko bat dela; ikasleengan eragiten dituen onurak oso eraginkorrak dira, horien artean:

- Ikasleen autonomia eta ardura sustatzea.
- Ikasleen motibazioa handiagotu.
- Lan taldea sustatu.
- Irakasle eta ikasleen harreman estuagoa.
- Eztabaiden sustapena.
- Azkenengo produktua/emaitza hobeto egin.
- Autoezagutza hobeztu.
- Eguneroko egoerei era egokiago batean aurre egin.
- Besteen ideiak entzuteko irekiagoak. (kritikak, harremana, interakzioa).
- Aurkezpenak jendaurrean egiteko konfiantza areagotu.
- IKTak erabiltzeko aukera ezberdinak.
- Estresa eta antsietatea gutxitu; bai azterketei begira, baita norberaren bizitzan.

BA... HAIN ONA BADA METODOLOGIA; ZERGATIK EZ DA IKASTETXE GUZTIETAN EZARTZEN?

PBL metodologia ikasgeletan ezartzeko hainbat traba aurki daitezke: hasteko, irakasleak metodologia honen inguruan duten formakuntza ez da trebea, proeiktuak aurrera eramateko. Gainera, krisi ekonokimoa ere eragiten du proiektuak aurrera eramateko orduan. Horrez gain, ikasleek ikasgelako protagonista bilakatzen direnez, irakasleen autoritatea kulunkan jartzen da, eta batzuek euren autoritatea galtzeko beldur dira. Amaitzeko, irakasleen artean profesionaltasuna aintzat hartuz, ezberdintasunak sortzen dira metodo tradizionalen eta metodo berrikuntzen artean; hortaz, hor irakasleen artean dezadostasunak eta liskarrak sortzen dira, eta hori ekiditeko ez dute metodologia ezartzen.



HORTAZ, uste dut, gaur egun, gelan sartu baino lehen ez dugula jakin behar zein izango den erabiliko dugun metodologia. Metodologia horiek, irakasleen beharren eta interesen arabera erabaki behar ditugu. Baina, egun, naiz eta traba ugari aurkitu bidean, irakasleok berritzaileak izan behar eta umeen ongizatea bilatu behar dugu. Gainera, ikerketek badiote metodologia hobenetariko bat dela PBL metodologia, zergatik ez dugu ezartzen? Utzi behar dugu tradizionala izateari! Sortu egin behar dugu, gure sormenarekin. Gainera, PBL metologiarekin autonomia garatzen da; nire ustez, gutxitan lantzen den balorea da, eta bizizan aurkituko ditugun arazo askotan autonomia presente egon behar da. Horrez gain, harrigarria eta hunkitu egin zaidana edozein gauza proiektu batean bihurtu egin daitekeela da; esaterako, klasean aipaturiko adibideak: autoa sortzearen edo pressing catch sortzearen proiektuak. EZTA? ADOS ZAUDETE?

Hona hemen Granadako irakasle baten esperientziaren aldaketa hezkuntza tradizionaletik, proiektuetan oinarritutako ikasketetara:






  • Azaroak 20.


    Ostiral honetan klasearekin hasteko, eskolak hasi zirenetik egindako jarduera eta ekintza guztiak birpasatu ditugu. Horretarako, ikasle batek ikasleen aurrean azaldu egin du egindakoa.

   Ondoren, Poriektuan Oinarritutako Ikaskuntza metodologiaren gairekin jarraitu dugu lan egiten. Hori lantzeko, hiruko taldeetan jarri egin gara, eta curriculumeako edukiak, gaitasunak, konpetentziak... aintzat hartuz, proiektu bat diseinatu behar izan dugu. Hori diseinatzeko, bideo edizioa landuko dela kontuan izan behar dugu. Jarraian, bi talde euren proiektua aurkeztera atera dira; “jaboiak diseinatzen” proiektua eta “futbolinaren proiektua”; hauek planteatutako ideiekin eta ikaskideek proposatutakp ideiekin proeiktua bideratu egin dugu.

    
    Nire taldeak teleberri bat egitea planteatu dugu. Zaila egin zaigu ideia aurrera eramatea, erabakia denbora tarte txikian hartu behar izan dugulako. Nahiz eta hori gertatu, braingstorming bat egin dugu eta gero storyboard laguntzarekin proeiktua aurrera eraman dugu. Gainera, eszenak pixka bat ere antolatu ditugu. 


     Gure proiektua 8-9 urteko ikasleentzat bideratuta dago; hau da, bigarren ziklorako. Teorian, proeiktua ikasturte oso baterako diseinatuta egon behar da eta helburua da curriculumeko edukiak proiektuan isladatzea eta bukaeran produktu eraginkorra bat lortzea da.

    Azkenik, klasearekin amaitzeko gure proiektuaren inguruko storyboard bat diseinatu behar izan dugu. Horren ostean, klase osoaren aurren aurkeztu behar izan dugu eta ikaskideek eta irakasleak planteatutako ideiekin gure storyboard hobetu.


      Hona hemen egindako storyboard:


      Hurrego bideoan storyboard era egokian nola egin behar den azaltzen da:





Nire ustez, gaurko klasea curriculumeko irakasgai eta gaitasun guztiak lotu ahal direla eta edozein ideia berritzaile sortu ahal dugula horiek lotzeko eta lantzeko du helburu. Gainera, storyboard-en gaia lantzea, lauhilabeteko edozein irakasgaian erabiltzeko balio zaigu. Hau izan behar dugu kontuan etorkizun baterako: IKT irakasgaiaz aparte, aldi berean, hezkuntza arloko gaia apropoask landu, ikasleen intereseko gaiak jorratu, beste irakasgaietako edukiak ere lotu eta hori guztia era dinamikoan planteatu. Gaurko klasea klaseak prestatzearen inguruan hausnartzeko balio izan zait.


HURRENGORA ARTE!!!







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina