4. Astea

  • Abenduak 10.
   Gaur klasearekin hasteko bi klasekide klasearen aurrean atera dira, pasaden klaseetan egindakoa gogorarazteko. Aurreko astea modulu lanaren astea izan zelako eta ez genuen klase presentzialik izan aste osoan.

   Jarraian, klasearekin jarraitzeko, Adober Premiere Pro CC programa bilatu behar izan genuen eta deskargatu. Deskargatzeko nahikotxo denbora erabili izan genuen; baina azkenean, behin deskargatuta ikusi genuen bidio edizioa sortzeko programa zela. Hortaz, ulertu genuen diseinatutako proiektua bideo baten islatu behar genuela. Nire taldea ez gara oso trebeak bideoak egiten, nik, behintzat, gutxitan bideoak sortu ditut; baina lasaitasunez lortu dugu programa ulertzen eta bideoa aurrera eramaten. 
                                                 

     Programa deskargatzen zen bitartean, proiektua, "Mundua ezagutzen" teleberriaren, bideoa osatzeko abestiak, bideoak eta beharrezko edozein gauza deskargatu behar izan genuen. Dena karpeta berean sartu genuen, bideoa sortzerako orduan dena antolatuta izateko.

    Honen inguruan, gutxi daukat esateko; egia da klasearen aurrean egunero klaskide bat ateratzea onuragarria dela, pasaden ildoko klasea gogoratzeko. Nire ustez, teknika erabilgarria da etorkizunean irakasleak izango garenean erabiltzeko.
    
      Horrez gain, beste ade batetik, uste dut denbora gutxi egon dela proiektua diseinatzeko eta bideoa montatzeko. Hala ere, egokitu gara egon den denborara eta lan polita egin dugula uste dut. Azkenik aipatu beharra dut Adobe Premiere Pro CC ez nuela ezagutzen eta bideoak sortzeko programa egokia iruditzen zait. Uste dut egunraino bideo gutxi sortu ditudala, baina hemendik aurrera bideo sortzeaz hasiko naiz disfrutatzen!

  • Abenduak 11.
   Atzoko klasearik lotuz, gaur proiektuarekin, "Mundua ezagutzen" teleberriarekin, jarraitu dugu. Klaseko lehen hogei minutuak libre izan ditugu beharrezko grabaketak, argazkiak edo dena delako egiteko. Nire taldeak argazki eta ahots grabazio bat egin genuen, baina azken momenturaino ez genuen argi izan izandako denbora eskazarengatik.
    

     
     Ondoren, proiektuaren bideo sortzen jarraitu genuen, eta irakasleak programaren inguruan azalpentxo batzuk eman dizkigu programaren baliabideak hobeto erabiltzeko eta aprobetxatzeko. 
     
     Azkenik, aipatzea Adobe Premiere CC programa ez nuela maneiatzen, baina taldekideen laguntzarekin ulertu dut nola funtsionatzen duen. 

Orain zuen txanda, egin ezazue bideo bat eta publikatu!

PROIEKTUA IA AMAITUTA! AZKEN TXANPA! LASTER IKUSI AHAL IZANGO DUZUE...

      
     

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina