- Azaroak 26.
Gaur antolatuta zegoen greba onetsi egin dugu, etorkizuneko ikasle unibertsitario eta unibertsitarioak diren baldintzen alde. Hona hemen bideo bat
Bilbon egindako grebaren manifestazioaz:
- Azaroak 27.
Gaurko
klasea, irakasleak esan bezala, klase berezia izan da. Josu La Calle irakaslea,
gaur BQ enpresarekin lan egiten duena, Robotika Lehen Hezkuntzan lantzeko eta
bere esperientzia azaldu egin digu.
Lan egindako ikastoletan IKT irakasgaia eman du, eta azkenean, urtez errepikatzen ziren gauzak eta irakasgaia eduki berdinak lantzera bideratuta zeuden: ppt-ak egitera, blogak sortzera, wikiak ezagutzera... Hortaz, bere kabuz robotaren inguruko munduan sartuz joan zen eta ikasleekin lantzea lortu zuen. Hori bai, beste edukiak ere kontuan hartuz, hau da, PBL aipatutako metodologia antzera, guztia lantzen zuen aldi berean. Hona hemen 4.mailako ikasle batzuekin berak egindako robota:

Bere
aurkezpena egin eta gero, robotikaren inguruan aurkezpena egin du. Bertan,
robotikaren xedea, ikuspegia, ekosistema, hezkuntza eta metodologia azaldu
digu. Xedearen inguruan azaldu digu hiritarrak teknologia kontsumitzaileak
izatetik, teknologia sortzailera izatera pasa egin behar dugu, eta gaurko
gizartean teknologiari diogun miresmenarekin amaitu eta beti izan duen lekura
bueltatu behar dugu. Horren ondoren, robotikaren ikuspegia sinplea,
motibagarria, atsegina, sortzailea eta esanguratsua dela aipatu digu.
Ekosistemari dagokionez, gaurko gizartean teknologia ulertzea, erabiltzea eta
sortzea; hau da, egiten ikasi egin behar dugu. Hezkuntzako atalean, ikasleek
robotika ikasi eta robotikarekin ikasi egin behar dute. Azkenik, metodologia PBL helburu nagusia erronka dibertigarriak suposatzen duten sormen proiektuak burutzea. Joku moduan planteatu, kooperazio moduan bultzatu, emaitza dibertigarriak, erronka tekniko egokiak proposatu.
Nire ustez, robotika Lehen Hezkuntzan erabiltzea proiektuen bidez oso motibagarria da. Ez nuen ezagutzen robotikaren funtzionamendua eta oso bereizgarria eta hainbat onurak dakartza ikasleei. Gainera, soilik robotikarekin curriculumeko konpetentzia, gaitasun eta eduki asko landu ditzakegu. Hala era, enpresa eta hezkuntza arloen arteko elkarlana beharrezkoa da, eraldaketa teknologikoaren beharrei erantzuna eman ahal izateko. Irakasleen prestakuntza lantzea ezinbestekoa da ere bai, baita eskolen ekipamenduan inbertitzea ere. Adibidez, aurten programazio eta robotika irakasgaia ezarri dute Erresuma Batuko eskoletan, Lehen Hezkuntzatik hasita. Apustu transbertsala egin dute hezkuntza-sistema osoan, gainerako ikasgaietan elementu digitalak barneratu baitituzte.

Ondoren, azalpenak eta gero, ezagutzak praktikan
jartzeko aukera izan genuen. Horretarako, ordenagailuan Bitbloq programarekin
BQ Zum plaka ordenagailuan konektatu egin genuen eta gero Led, motorrak eta abar
programatu genituen martxan jartzeko.
Izugarria izan da jakitea nola funtzionatzen duen robotika, kasu
honetan Zum plaka. Horrez gain, gustatuko litzaidake etorkizun batean nire
ikasgelan robotika erabiltzea ikasleak ikasteko eta motibatzeko. Hona hemen
BITBLOQ progamaren tutorial bat, Zum BQ plakak nola funtzionatzen duen eta zer
gauza egin ahal ditugun azaltzen duen bideoa:
Azkenik,
Euskal Encounter proiektuak robotika eta programazioa Lehen Hezkuntzan zein
garrantzitsua den sartzea azaltzen da:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina