Azken Hausnarketa


Nire aburuz, bizitza profesionalerako klase honetako xehetasun batzuk eramango ditut. Uste dut klaseak oso dinamikoak izan direla eta irakasleak irakasgai guztietako edukiak era egokian uztartu egin dituela. Gainera, klaseak gure intersetik abiatuta egon direnez, nahiko motibatuak joan gara klaseetara eta hori klaseko giroan nabarmendu da. Horrez gain, esan beharra dut irakaslearen izaera ere ikasleok motibatzen gaituela eta, kasu honetan, oso positiboa izan da. Hala ere, esan beharra dut azkenengo bi asteetan antolakuntza falta egon dela denborari dagokionez, nahiko justu egon gara eta horrek lana azkar egitea eragin du.

Horretaz aparte, uste dut asko ikasi eta klaseez disfrutatu egin dudala. Bestalde, etorkizun baterako IKT-ak modu askotan landu ahal direla eramaten dut. Esperientzia oso positiboa izan da. Amaitzeko, irakasleari zorionak ematen dizkiot, bere lehenengo ikasleak izateko lan paregabea egin duelako!

ESKERRIK ASKO, AGUR ANDONI!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina