5. Astea

  •    Abenduak 17.

Aste honekin amaiera ematen diogu gure kurtsoari. Ostegun honetako klasean, gauza asko egin behar izan ditugu kurtsoari amaiera emateko, baina nahiz eta denboraz larri ibili lortu dugu era egokian amaitzen!



Gaurko klasean, egindako proiektuak arbelan digitalean hasi gara aurkezten. Baina hori egin aurretik gure proiektuaren bideoa sortzean izandako arazoak irakaslearekin konpondu ditugu. Horrez gain, hezkuntza bereziko edukiekin erlazionatzeko bideoa zailtasunak zituen ume batetzat prestatu behar izan genuen 40 minututa. Bideo azkar egin eta gero dena konponduta, aurkezpenak hasi egin dira. Hala ere, arbela digitalaren inguruko azalpen batzuk eman digu irakasleak nola funtzionatzen zuen ulertzeko.

               






Bost aurkezpen soilik egin ditugu denbora faltarengatik: Futbolin baten eraketa, Ikabidaian egingo dena gurasoei aurkeztu, Ipuin digitala, Telebista saioa eta Xaboi ekologiko baten iragarkia

Ez dugu izan denbora gehiago aurkezpenak egiteko; hortaz, hurrengo egunerako utzi ditugu.

Ikaskideen lana ikustea interesgarria iruditu zait eta, horrez gain, arbela digitalaren erabilerarekin aurkezpenak egitea are gehiago. Hau bai dela klaseak ustartzea; baliabide eta lan metodo ezberdinak erabiliz, irakasgai guztietako edukiak lotzea eta lantzea.

Aurkezpenei dagokionez, bideo guztiak interesgarriak iruditu zaizkit eta guztietatik zerbait ikasi dezakedala uste dut; hala nola, efektu ezberdinak, bideoa lau ataletan banatzea, letra bereziak, soinu ezberdinak... Nire ustez, jarduera nahiko aberasgarria eta onuragarria iruditu zait. Baina antolakuntzaren barruan, denbora antolatuko nuke hobeto. 

Azkenik, nire aburuz, ekintza oso aberasgarria iruditu zait gure etorkizuneko lan profesionalari dagokionez. Gainera, egunak aurrera egiten duten heinean, konturatzen naiz gero eta gehiago erabili behar ditugula IKT-ak ikasketa prozesuak hein handi batean laguntzen dituztelako eta era zabalean landu ahal ditugulako eduki ezberdinak.

Heme uzten dizuet arbela digitalaren esperientzia batzuk:


         

AZKEN TXANPA!

  •  Abenduak 18.

Kurtsoko azken klasea ailegatu da, eta lan pila izan dugu egiteko. Klasearekin hasteko, ikaskideen blogak ebaluatzen hasi gara. Horretarako, blog guztiak berriro konpartitu ditugu, era egokian eginda dagoela ziurtatzeko. Ondoren, klasekide guztien izen-abizenak orri batean idatzi ditugu blogen ebaluazioak antolatzeko. Jarraian, irakasleak lau klasekide egokitu dizkigu haien blogak ebaluatzeko. Horiek ebaluatzeko erreferentzia orri bat izan dugu, hemen atxikitzen dena:


   Ikusten duzuen moduan, ebaluazioa egiterakoan, kontuan hartu behar izan dugu bloga bisualki nolakoa den, ea deigarria den... Gero erabilitako baliabideak ere ebaluatu behar izan dugu; eta azkenik, idatzitakoa irakurri eta ebaluatu dugu.
  
     Klasearekin bukatzeko, unibertsitateko irakasleen ebaluazio orria bete eta aurreko eguneko aurkezpenei eman diegu hasiera; hala ere, denbora gutxi izanez batzuek aurkezpena egin dute, baina guztiok ezin izan dugu aurkezpena egin.
     
    Horregatik, hemen atxikitzen dizuet egindako bideoa eta bideoko informazio lerroa. Jakin dezazuen nire taldeak teleberri bat egin dugula; uste genuelako oso zabala zela hainbat eduki lantzeko era ezberdinetan. 2. Ziklora bideratu dugu; baina edozein ziklora egokitu daiteke edukien eta antolakuntzaren zailtasunak moldatuz. Horretaz aparte, gure esperientzia Adobe Premiere Pro bideo programarekin nahiko positiboa izan da. Nire taldean ez dugu esperientzi asko bideoak osatzen, hala ere, zailtasun batzuekin lortu dugu bideo osatzen. Amaitzeko, esan beharra dut asko ikasi dugula programaren inguruan.




 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina